Simboloak

Gaur egun edozein tokitan aurkitu daitezke, kamisetatan, hormetan, apaingarrietan, etxean…simboloak gure eguneroko bizitzako gauza normala bihurtu dira. Simbolo honek jendea taldetan batzen dituzte, eta talde bakoitzak berea dauka, bakoitzak bere izaera duen moduan.

                                       

Alde batetik, simbolo honek erabilgarriak dira zeren eta jendea taldetan batzean, talde horretako ez den bat baina pentsaera bardina duena talde horretan sar daiteke, euren simboloei begiratuta jakin ahal duelako zer nolako pentsaera duten.

Baina beste alde batetik, taldeen arteko bortizkeria bultzatzen dau, izan ere, jendea simbolo horrek eramatean, bere pentsaera agerian usten dau eta hori egiterakoan beste pentsaerako baten bat mindu ditzake. Eta egoera horrek bi taldeen arteko borrokak bultza ditzake.

                                    

Orduan, zer egin? Leku batzuetan zure pentsaerak ez agerian utzi, hau da, ez zara herriko baten zartuko nazien aldeko kamiseta batekin. Beraz, zure pentsaerak aldarrikatzeko era eta tokia kontuan hartu behar dira.

Txosnak

          Gauza guztiak, bai naturalak bai artifizialak izan alde onak eta txarrak dituzte, eta txosnak ez dira salbuespen. Txosnak nahiko gauza barriak dira, izan ere azken urteotan aurrera ataratutako gauza bat izan da. Jendea, lehen, ez zuen kalean edateko ohiturarik eta txarto ikusten zan txosnak herrietako jaietan egotea baina gaur egun, edozein herriko jaietan ikustea ez da batere arraroa.

          Txosnak, lehen esan bezala, alde txarrak dituzte hala nola, jaietan, lurra zikin-zikin eginda amaitzen duela. Hau, txosnetan tragoak plastikozko edalontzietan zerbitzatzen direlako gertatzen da. Jendeak, plastikozko edalontziak paperontzira bota ordez lurrera botatzen ditu, horrela kalea zikinduz. Lehen, ez zen horrelakorik gertatzen zeren eta jendea tabernatan eskatzen zituen tragoak kristalezko edalontzietan zerbitzatzen ziren eta honek edaten amaitu ondoren tabernako barrara bueltatzen ziren. Txosnak, baita ere, beste alde txar bat dute: jendea txosnetara joatean beste leku batzuetara ez da joaten eta horrela bertako tabernei bezeroak kentzen dizkie. Taberna honek, urtean zehar hainbat zerga ordaintzen dituzte erakunde ezberdinei eta urte guztian itxaroten dute herria noiz jendez bete orduko. Aukera hau herriko jaiak dira, herriko jaietan herriko jendea gehiago urteten da eta beste herri batzuetatik jendea etorten da, eta hau negozio baterako dirua da azken finean. Baina txosnen eraginez, tabernak inoiz baino hutsago egoten dira gazte guztiak (normalean jaietik jaietara ibiltzen direnak) txosnatara joaten direlako.

          Baina alde onak ere badituzte txosnak. Txosnetan gazteen gustuko musika jartzen dute,  eta beti izaten da baten gustukoa tragu bat hartzen den bitartean bere gustuko musika entzutea. Gainera,  jaietan tabernatan tragoak normalean baino garestiago egoten dira eta gazte gehienak lan egiten ez dutenez ez dute nahi euren diru guztia amaitzea “puntilloa” hartu barik. Txosnetan hau errazago lortzen dute zeren eta tragoak ez dira hain garestiak eta arinago zerbitzatzen dute tabernan aldean, zeren eta jende gehiagori zerbitzatu ahal zaie txosnak edukirik ez dutelako. Azkenik, eta gazteentzako garrantzitsuena dena, txosnetan ez dute NAN-nik eskatzen, eta 15-18 urte bitarteko gazte askorentzat aldeko arrazoi handia da, ia taberna gehienetan NAN-a eskatzen dutelako eta hori galarazi egiten die jaietan ondo pasatzea.

          Beraz, lehen esan bezala, txosnak alde onak eta alde txarrak dituzte eta nire ustez aldeko arrazoiak pisu handiagoa dute txarrak baino. Gainera, txosnen alde txar batzuk on bihurtu daitekez zeren eta kaleak zikin geratzen badira kale-garbitzaileak lan hori egitean diru gehiago irabazten dute, (nahi izanez gero) eta hori abantaila handia da. Beste alde batetik, tabernan arazoa dago. Taberna honek askotan hutsik geratzen dira zeren eta txosnetan dauden prezioak merkeagoak dira. Baina hau euren errua ere bada, zeren eta jaiak direnean prezioak igo egiten dituzte diru gehiago eskuratzeko asmoz eta horrela ezin dute lehialkortasuna mantendu. Gainera, txosnak ipintzearren udaletxera ordaindu behar zaio eta udaletxeak diru horrekin jai hobe batzuk egin ditzake. Ahaztu behar ez dena ere da txosnen bitartez elkarte batzuentzako dirua lortzen dutela adb: euskal presoak, gurasoen elkartea, h.n.t….eta euren helburuak betetzeko dirua irabazteko era ezin hobea da. Azkenik, hau dena aztertu ondoren hurrengoa esan dezakegu: txosnak oso leku aproposak dira gazteak jaietan egoteko eta baita ere oso erabilgarriak dira lana sortzen, dirua lortzen eta gazteak euren gustuko giro baten batzen dituztelako.

Mugikorrak

Gaur egun beharrezkoak diren moduan hartzen ditugu, baina ez da beti horrela izan. Lehen jendea aldez aurretik geratzen zen, edo telefono publikoak erabiltzen zituzte urrun zeuden pertsonekin harremanetan jartzeko. Baina, gaur egun telefono mugikorren bitartez edozein momentutan eta edozein lekutan berba egin ahal dogu, telefonoak daukan agendarekin lagunen eta senideen telefonoak gorde dezakeguz, etab.
Baina, danak ez dira abantailak, logikoa den moduan gauza guztiek euren alde txarra dute eta mugikorrak ez dira salbuespen. Frogatu da mugikorren erabilera minbizia sor dezaketela eta baita pertsona bat elkortu, eta hori ez dut uste inork nahi duenik. Hala ere, bizitza honetan zeozer lortu nahi badogu dana prezio bat du. Bestalde, badago ere ondorio ez zuzen bat eta hurrengokoa dena: mugikorretan agenda erabiltzen dugunean ez dugu memoria batere erabiltzen eta horren ondorioz ez dugu azken hau lantzen.
Baina, ezin daiteke ukatu mugikorrak alde onak dituztela, horregatik erabiltzaile bakoitzak erabaki behar du zer egin nahi duen, hori bai, behin erabakia hartuta ezin atzera egin edozein erabaki hartuta ere gugan eragina izango duelako.

Drogak

Hemen dau Claudia Badasek,  Aitor Aguirrezabalak eta hirurok egindako iragarkia. Espero dogu iragarki onen bitartez apur bat kontzienteagoak izango zariela.

Eric Claptonen abesti ezagunena

Eric Claptonen abesti ezagunena da, oso ona eta ulertzeko erraza, nahiz eta ingelesez abestu. Espero dot zuen gustukoa izatea eta ni bezala gozatzea.

Notak

Pasaden eguaztenean, otsailak 17, notak jaso genituen, eta batzuk jadanik bigarren hiruilabeteko azterketak alde batera utzi ditugu, beste batzuk oraindik errekuperaketak egin behar dituzte. Halan eta guzti ere, bigarren hiruilabetea danok amaitutzat jo dezakegu eta orain geratzen den bakarra gure akatsetatik ikastea da eta ia horrela hirugarren hiruilabetean notak gora egiten duten. Espero dot horrela izatea danon kasuan eta ia hurrengo urtean danok bigarren mailan ikusten garen.

Aupa denoi

Hemen daukazue nire azkenengo Aste Santuko oporretako argazki bat. Ponzebosera (Asturiasen) joan nintzen gurasoekaz, eta  bertan Ponzebosetik Cainera dagoen ibilaldia egin genuen Cares ibaia jarraituz. Hiru orduko ibilaldia da eta oso erraza gainera, beraz, gomendatzen dizuet joatea nahiko paisaia politak ikusten direlako eta oso ondo jaten delako. Informazioa nahi izanez gero iruzkin baten bidez jakinarazi, eskerrik asko eta agur.

Hello world!

Welcome to WordPress.com. This is your first post. Edit or delete it and start blogging!