Txosnak

          Gauza guztiak, bai naturalak bai artifizialak izan alde onak eta txarrak dituzte, eta txosnak ez dira salbuespen. Txosnak nahiko gauza barriak dira, izan ere azken urteotan aurrera ataratutako gauza bat izan da. Jendea, lehen, ez zuen kalean edateko ohiturarik eta txarto ikusten zan txosnak herrietako jaietan egotea baina gaur egun, edozein herriko jaietan ikustea ez da batere arraroa.

          Txosnak, lehen esan bezala, alde txarrak dituzte hala nola, jaietan, lurra zikin-zikin eginda amaitzen duela. Hau, txosnetan tragoak plastikozko edalontzietan zerbitzatzen direlako gertatzen da. Jendeak, plastikozko edalontziak paperontzira bota ordez lurrera botatzen ditu, horrela kalea zikinduz. Lehen, ez zen horrelakorik gertatzen zeren eta jendea tabernatan eskatzen zituen tragoak kristalezko edalontzietan zerbitzatzen ziren eta honek edaten amaitu ondoren tabernako barrara bueltatzen ziren. Txosnak, baita ere, beste alde txar bat dute: jendea txosnetara joatean beste leku batzuetara ez da joaten eta horrela bertako tabernei bezeroak kentzen dizkie. Taberna honek, urtean zehar hainbat zerga ordaintzen dituzte erakunde ezberdinei eta urte guztian itxaroten dute herria noiz jendez bete orduko. Aukera hau herriko jaiak dira, herriko jaietan herriko jendea gehiago urteten da eta beste herri batzuetatik jendea etorten da, eta hau negozio baterako dirua da azken finean. Baina txosnen eraginez, tabernak inoiz baino hutsago egoten dira gazte guztiak (normalean jaietik jaietara ibiltzen direnak) txosnatara joaten direlako.

          Baina alde onak ere badituzte txosnak. Txosnetan gazteen gustuko musika jartzen dute,  eta beti izaten da baten gustukoa tragu bat hartzen den bitartean bere gustuko musika entzutea. Gainera,  jaietan tabernatan tragoak normalean baino garestiago egoten dira eta gazte gehienak lan egiten ez dutenez ez dute nahi euren diru guztia amaitzea “puntilloa” hartu barik. Txosnetan hau errazago lortzen dute zeren eta tragoak ez dira hain garestiak eta arinago zerbitzatzen dute tabernan aldean, zeren eta jende gehiagori zerbitzatu ahal zaie txosnak edukirik ez dutelako. Azkenik, eta gazteentzako garrantzitsuena dena, txosnetan ez dute NAN-nik eskatzen, eta 15-18 urte bitarteko gazte askorentzat aldeko arrazoi handia da, ia taberna gehienetan NAN-a eskatzen dutelako eta hori galarazi egiten die jaietan ondo pasatzea.

          Beraz, lehen esan bezala, txosnak alde onak eta alde txarrak dituzte eta nire ustez aldeko arrazoiak pisu handiagoa dute txarrak baino. Gainera, txosnen alde txar batzuk on bihurtu daitekez zeren eta kaleak zikin geratzen badira kale-garbitzaileak lan hori egitean diru gehiago irabazten dute, (nahi izanez gero) eta hori abantaila handia da. Beste alde batetik, tabernan arazoa dago. Taberna honek askotan hutsik geratzen dira zeren eta txosnetan dauden prezioak merkeagoak dira. Baina hau euren errua ere bada, zeren eta jaiak direnean prezioak igo egiten dituzte diru gehiago eskuratzeko asmoz eta horrela ezin dute lehialkortasuna mantendu. Gainera, txosnak ipintzearren udaletxera ordaindu behar zaio eta udaletxeak diru horrekin jai hobe batzuk egin ditzake. Ahaztu behar ez dena ere da txosnen bitartez elkarte batzuentzako dirua lortzen dutela adb: euskal presoak, gurasoen elkartea, h.n.t….eta euren helburuak betetzeko dirua irabazteko era ezin hobea da. Azkenik, hau dena aztertu ondoren hurrengoa esan dezakegu: txosnak oso leku aproposak dira gazteak jaietan egoteko eta baita ere oso erabilgarriak dira lana sortzen, dirua lortzen eta gazteak euren gustuko giro baten batzen dituztelako.